Etxea mende hasierako baikortasunaren adierazgarri garbia da
“Atalaya dugu Bizkaiko hotel txikien artean familiarteko eta txeratsuenetako bat; Espainiako EL PAIS egunkariak 10 puntutik 10 puntu ematen dizkio eskaintzen duen zerbitzuarengatik!
Nekez aurki liteke kokaleku hobeagorik, bere txokoan ohatua Mundaka herritxoaren bihotzean, arrantza portutik harrikada batera eta hondartzatik metro gutxira, Kantauri itsasoa lehorrean sartzen den koskaren ertzean. Etxea mende hasierako baikortasunaren adierazgarri garbia da; bere fatxada irekiko galeriak sarbide nasaia ematen dio argi beti aldakorrari eta bertatik begiak lasai asko pausa ditzakezu hondartzan, itsasoan nahiz alboko Andra Mari eliz dorrean. Hotelaren jabeek ?jende lasai eta goxoa? ez dakite zer asmatu hotela atseginago egiteko; seguru asko hor izango dituzu heltzen zarenean eta astia aterako dute behar duzun eskukaldi hori emateko zure bisitaldiak antolatzean.
Guk geuk aukeran itsasora begira dagoen gelaren bat hartuko genuke, baina denak dira gau bat pasatzeko modukoak; neurriz ertainak, alfonbradunak eta margo modernoekin apainduak, txukun-txukunak dira, lasaiak eta erosoak, beharko dituzun baino trepetxu gehiagorekin hornituak eta, gainera, ohe ikaragarri handiekin jantziak. Atalaya berebiziko toki egokia izango litzateke ferrya hartu orduko azken gaua igarotzeko (zure autoak eta ondasunek ez daukate arriskurik dohaineko aparkalekuan). Otorduak ere zerbitzatzen dituzte duela gutxi ireki duten jatetxean eta, kanpora atera nahi izanez gero, hainbat jatetxe dituzu inguruan, oinez aurkitzeko bezain hurbil.”

Bizkaiko kostaldeko ostatu onena

Gelak erakargarriak dira beren zerbitzu arduratsu eta detaile ugariengatik