Bizkaiko kostaldeko ostatu onena
“Surflari eta igerilari ausarten paradisua den Mundakako itsasadarraren aurrean bada etxe bat, bere galeria eta lorategiarekin, Marcelino Arrupe arkitektoak, jesuiten nagusi orokorra izango zen Pedro Arruperen aitak, mende hasieran eraiki zuena.
Familiako hoteltxo bilakatua, kutsu ingelesez dekoratua, ezinago txukuna, Bizkaiko kostaldeko ostatu onena da gaur gaurkoz.
Sartzen garenean harrera egiten aurkituko ditugu Mari Carmen Alonso edo bere senarra, Jose Inazio Alkorta. Biak nola biak, euskaldunen zintzotasun eta abegikortasunaren mirailak. Sarrera-gela etxearen atzealdean dago, ogi fresko eta mermelada usainez gaindia.
Gelak txanbelinak dira, detaile txikiz gaindiak. Leihoez bestaldean elizaren isla iluna antzematen da eta Kantauri itsasoa itsasadarraren ahoan. Isiltasunaren taupadak eta etxekotasun usaina maite dutenek biziki estimatuko duten paisaia.
Udako gau epel batzuetan jabeak detaile bat izaten du bezeroekin eta lagunarteko marmitako bikain bat zerbitzatzen du parrapean. Gainerakoa kresalak egiten du.”

Gelak erakargarriak dira beren zerbitzu arduratsu eta detaile ugariengatik

Etxea mende hasierako baikortasunaren adierazgarri garbia da