 |
|
Hotela 1911n eraiki zen, interes arkitektonikoko eraikin izendatuta dago eta ondo-ondoan ditu itsasoa eta Mundakako olatu famatua.
Egizu egotaldi gozo bat gurekin, gosaldu terrazako lorategian eta gozatu itsasoak eta itsasoko brisak baizik ematen ez omen dakiten lasaitasunaz. Aukera bikaina Mundakan ostatatu eta herria eta ingurumariak ezagutzeko. Itzultzeko toki bat.
|
Interneterako sarbidea wifi bidez.
Ikuztegi zerbitzua.
Atezaina
Animaliak sar daitezke.
Kafetegiko karta (afariak) 19:30etik 22:00etara.
XX. mende hasieran, orduko arkitektura ingelesaren irudira eraikitako eraikin berezia. Bere begiratoki handi eta galeria beiraztatuek nortasun handia ematen diote.
Emaiozu gozatu bat zeure buruari gure terraza baketsuan gosalduz, aperitiboa hartuz, irakurriz, eta abar.
Gela bero eta erosoak, denak kanpora ematen dutenak eta gustu handiz zaharberritu eta dekoratuak. Gela guztiek daukate bainugela, telefonoa, edaritegia, hari musikala eta satelite bidezko telebista.
Dohaineko aparkalekua bezeroentzat.
|