 |
Euskal kostaldeko herri politenetako bat, Mundakako itsasadarraren ahoan kokatua, Urdaibaiko Natur Erreserbaren bihotzean, paisaia zoragarriz inguratua, begiaren beteko egunsentiak eta paseo goxoak arrantzale-herritxo bateko kale xarmangarrietan.

Kantauriko kostaldeko bitxietariko bat, gure kostaldera hurbilduz gero derrigorrez ikusi beharrekoa.
Natur erreserba hau Euskal Herriko toki ederrenetako bat da. Azkengabeko hareatzak eta Mundakako itsasadarraren sigi-saga eztiak paisaia paregabe baten erdian. Baztertu itzazu egun batzuk naturaren harribitxi honen edertasunaz gozatzeko. Irudiak eurak mintzo dira aski ozen.

Euskal Herriko hondartza onenetakoak zalantzarik gabe.
|